XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haurrak ez ziren denak eskolara joaten.

Auzoan haurtzaindegirik eta eskolaurrerik ez zegoenez txaboletako ate aurreetan geratzen ziren, lurrarekin eta munduko txakurrik gosetienek miazkatutako poteekin jolasten.

Auzotar bati bere txabolaren aurrean baratza txiki bat egitea bururatu zitzaion, eta besteek ere imitatu egin zuten.

Honela baratza txiki pilo bat azaldu ziren lerroka bata bestearen ondoan, eta untxitegietatik ekarritako kainabera, alanbre eta atez inguratzen zituzten.

Honelakoxea zen jendeak Bidoitegi izenaz deitu zuen auzo hau, txabolarik gehienen horma eta teilatuak zanpatutako bidoiez eginak bait zeuden.

Behin auzokide batek hazi handi, luzeska eta txapal *txapal: aplastado, plano bat aurkitu zuen eta besteei erakutsi zien.

- Kalabazatxo baten hazia da hau -zioen batek.

- Baina handi samarra da, ezta?

- Kalabazarena izan daiteke -erantzun zuen beste batek.

- Bai, urruti askotik etorriko zen hau! -esan zuen jantziago *jantzi: dakiena, ilustratua, jakituna (zentzu metaforikoan) batek.

Izan ere begira zeinen handia den!

Hemen sekula ez dugu ikusi tamaina honetako hazirik.

Ziur aski kalabaza mota handiren batena izango da.

- Ikusiko dugu, ereiteko asmoa daukat eta.

- Erein egin behar al duzu?

- Bai, nire baratzan ereingo dut.

- Ea kalabazatzarren bat ernetzen zaizun!

- Kalabazatzar bat edukiko duzu eta etxerik ez!

Denek barre egin zuten, kalabaza-hazia aurkitu zuen gizona txabolarik miserableena zeukana bait zen.

Txabolak ia ez zituen barruan hartzen bera, emaztea eta bere bi haurtxoak.

Garaia heldu zenean hazia erein zuen.

Aurrez egun oso batez beratzen ipini zuen, lurrean zuloa egin zuen, lur onez bete eta hantxe lurperatu zuen.

Auzokideak gertakizun honetaz ahaztu egin ziren aste bete barru lurra harrotu zen arte.

Gauza berde gogor, lodi bat erne zen eta bi hosto borobil handiko mulu *mulu: mata (erd.) bat izateraino hazten joan zen egunetik egunera.

Lodia zen, halako hazitzar hartatik irten behar zuen muluak ere derrigor oparoa izan behar bait zuen.

Oparoa esan al dut?

Oraindik areago.

Landarea arra àrra: eskuaren neurria hatzak luzatuta (palmo) bete hazi zenean arra bete lodi ere bazen.